Laura esaten zioten Miren Odriozolaren borrokak

Ibarguren, Leire

Editorial: Txalaparta

ISBN: 9788416350711

Publicación: 2016

Nº de páginas: 224

Precio: 17,00 €.

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internaziona-
lismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialde-
ra joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Sal-
vadorrera jo zuten eta fmln k gidatzen zuen matxinadarekin
bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerro-
an hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edo-
ta Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internaziona-
lista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guz-
tiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan
zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean,
eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.
Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta on-
doren: eta ko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; bo-
rroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak Udal-
biltzan egindako lanagatik auziperatu zuen... Liburu hau bi-
zitza eta mundu osoa borroka-zelai izan duen emakume ba-
ten biografia da, izan ere, Mirenek berak dioskunez: «Nire us-
te apalean, abertzale euskaldunok frogatu dugu, gure herria
maitatzeaz gain, beste herriak ere maite ditugula, gutako bat-
zuk euren biziak lur haietan uzteraino. Bere herria maite ez
duenak maita ditzake besteak?».